Haundi gizonezkoak: Jacint Arrizabalaga (jokalari konprometituena) eta Jon Guillo (taldekide onena) Haundi emakumezkoak: Nerea Solozabal eta Ines De Miguel Senior gizonezkoak: Alex Azpiliketa eta Ioritz Irizar Ohorezko jubenilak: Markel Larrañaga eta Joseba Zabala Lehen mailako jubenilak: Markel Gonzalez eta Unai Davila Ohorezko kadeteak, mutilak: Josu Alvarez eta Eneko Goikoetxea Ohorezko kadeteak, neskak: Ilune Rico eta Malen Hernandez Kadeteak B: Julen Jausoro eta Mikel Ugarte Kadeteak C: Asier Mejuto eta Beñat Agirre Infantil Handi: Unai Aizpurua eta Julen Rodriguez Infantilak: Aimar Vigara eta Oier Esnaola Infantil Txiki: Unax Arzamendi eta Sebastian Infantil F11: Irati Arzamendi eta Leire Etxaniz Infantil F8: Sara Gallastegi eta Lore Basurto

C.D. Elgoibarrek denboraldiari agur beroa eman zion paella herrikoi baten bueltan

Azken urteetako ohiturari eutsiz, C.D. Elgoibarrek denboraldiari amaiera eman zion jai giroan, joan den zapatuan, Sigman egindako paella herrikoi baten bidez. Klubeko jokalari, guraso eta lagun ugarik parte hartu zuten ekitaldian, giro bikainaz gozatzeko aukera izan zuten 550 bat lagunek.

Eguna Kalegoen plazan hasi zen, talde argazkia aterata. Ondoren, Sigmako aparkalekurantz abiatu ziren elkarrekin, bazkaria egiteko. Klubetik adierazi dutenez, giro paregabea izan zen, baina gurasoen parte-hartzea eskasagoa izan zen aurreko urteetan baino. Hori horrela, Txus Alzaga presidenteak gogorarazi nahi izan du: “Klubaren festa da hau, ez umeena bakarrik.”

Bazkalostean, denboraldiko jokoan konpromisorik handiena erakutsi duten eta talde-lanean nabarmendu diren jokalariei aitortza berezia egin zitzaien. Talde bakoitzeko bi jokalari saritu ziren, “jokalari konprometituena” eta “taldekide onena” kategorietan:

Sariak banatutako jokalariak:

  • Haundi gizonezkoak: Jacint Arrizabalaga (jokalari konprometituena) eta Jon Guillo (taldekide onena)

  • Haundi emakumezkoak: Nerea Solozabal eta Ines De Miguel

  • Senior gizonezkoak: Alex Azpiliketa eta Ioritz Irizar

  • Ohorezko jubenilak: Markel Larrañaga eta Joseba Zabala

  • Lehen mailako jubenilak: Markel Gonzalez eta Unai Davila

  • Ohorezko kadeteak, mutilak: Josu Alvarez eta Eneko Goikoetxea

  • Ohorezko kadeteak, neskak: Ilune Rico eta Malen Hernandez

  • Kadeteak B: Julen Jausoro eta Mikel Ugarte

  • Kadeteak C: Asier Mejuto eta Beñat Agirre

  • Infantil Handi: Unai Aizpurua eta Julen Rodriguez

  • Infantilak: Aimar Vigara eta Oier Esnaola

  • Infantil Txiki: Unax Arzamendi eta Sebastian

  • Infantil F11: Irati Arzamendi eta Leire Etxaniz

  • Infantil F8: Sara Gallastegi eta Lore Basurto

Ekitaldia arrakastatsua izan zen beste behin, eta C.D. Elgoibarrek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei. Datorren denboraldian ere, elkarrekin jarraitzea espero dute, futbola ez ezik, elkarbizitza eta komunitatea ospatzen jarraitzeko.