Gorengo mailara igoerarekin itxi du denboraldia Kadeteen B taldeak
Denboraldi bikain baten amaiera ezin hobea
Denboraldi bikaina borobilduz, gure Kadeteen B taldeagorengo mailara igo da! Lan bikaina egin dute jokalari guztiek, eta taldearen ahalegina izan da arrakasta honen gakoa. Zorionak bihotzez guztiei!
Jokatutako 19 partidutik 11 garaipen lortu dituzte, eta horrek erakusten du egindako lan sendoa eta etengabeko hobekuntza.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Unai Kanalaetxeberria eta Aitor Treviño entrenatzaileei, izan duten inplikazio, lana eta dedikazioagatik. Zuen gidaritzarik gabe, hau ez litzateke posible izango.